Dakizuen bezala, duela gutxi Bide-Hezkuntzako aktibitate batzuk egin ditugu Foru Poliziaren parte hartzearekin. Programa honen helburua
a) oinezkoak: trafikoaren arriskuak, seinaleak eta irudiak ezagutzeko
b) bidaiariak: atzeko eserlekuetan eserita, aulki berezian edota segurtasun gerrikoa jarrita
c) gidari-bizikletari: arauak erakutsiz, arriskuak ezagutuz eta kaskoa erabiltzearen beharra irakatsiz
ikasleei izateko ezagupenak, jarrerak eta ohiturak ikastea da.
[shashin type=”album” id=”37″ size=”small” crop=”n” columns=”max” caption=”y” order=”date” position=”center”]
Aktibitateek ikasgelan landutako alde teorikoa eta eskolako ingurunean muntatutako gidatzeko zirkuituan egindako alderdi praktikoa nahastu zuten.
Aktibitate hauek bukatuta, gure nahia lan honekin jarraitzea da, baina gure esparrua familietara, herrietako bizilagunetara, udaletxeetara eta orokorrean gure inguruko pertsona guztietara hedatuz.
Egin nahi dugun lana, komunitate bezala, herrian barna mugitzeko modurik osasuntsu, seguru eta arduratsuena bilatzea da, batez ere autobus-geltokiraino dagoen bidean (autobusez joaten diren ikasleak) eta eskolarainoko bidea (Garesko ikasleen kasuan). Horrela herri atseginagoak sortuko ditugu, gure ikasleen mugimendu autonomoak (bai bizikletaz bai oinez) ahalbidetzeko bermeak ematen digutenak.
Gure Eskola Publikoarekin batera, Zabalzagain Guraso Elkarteak, Arga-Valdizarbe Mankomunitateak eta Garesko Udalak, Erdiguneko Zonaldeko Garapenaren Kontsortzioaren aholkuekin, aurten parte-hartze prozesu bat irekiko dugu. Bertan, desplazamenduak nola egiten diren galdetuko dugu, eta ikasleek horrekin ikusten dituzten arazo eta arriskuak zeintzuk diren.
Familien parte-hartzea eta inplikazioa ezinbestekoa da prozesu honen garapenean, eta horregatik bidaltzen dizkizuegun inkestei erantzun dezazuen espero dugu. Haietatik ateratzen diren ondorioetatik, umeen ideia, iritzi eta iradokizunekin batera, hasierako diagnostiko bat egiten hasiko gara, momentu honetan zer egoeratan gauden ikusteko. Egoera hobetzea beharrezkoa al den ikusiko dugu, eta “Eskola Bideak” deiturikoak egiteko beharrezkoak diren konponbideak.