Gares-Puente la Reina, Nafarroako Foru Komunitateko hiribildu eta udalerri bat da, Iruñeko merindadean, Izarbeibarko bailaran eta Iruñetik 24 kilometrora kokatuta.
GARES-PUENTE LA REINA eskualdeko ikastetxe publikoa 1997an ireki zen. Ikastetxean Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako etapak ematen dira, hiru hizkuntza-modalitatetan, PAI programarekin:
- G eredua. Gaztelaniazko irakaskuntza
- A eredua. Irakaskuntza gaztelaniaz eta euskara irakasgai gisa.
- D eredua. Euskarazko irakaskuntza eta gaztelania irakasgai gisa.
Ikusi hezkuntza-eskaintza
Ikastetxearen eskualde-izaera dela eta, garraio-zerbitzua, goizeko gela eta eskolako jantokia ditugu.
Halaber, zentroak zerbitzu anitzetako udal langile bat du, atezain lanpostuari atxikitua.
Gure ikastetxean bada Guraso Elkarte bat, “Zabalzagain” izenekoa, guraso asko bazkide direnak. Ikasturtean zehar, Guraso elkarteak hainbat jardueratan parte hartzen du, eta prestakuntza eta informazio hitzaldiak antolatzen ditu eskola-komunitateko guraso guztientzat.
Espazioak eta instalazioak
Ikusi espazioak eta instalazioak
Gure ingurunea
Ikastetxearen eskualde-izaera bailara hauetako ikasleen jatorriagatik:
- Izarbeibar: Añorbe, Tirapu, Úcar, Eneriz, Adiós, Uterga, Muruzabal, Obanos, Legarda eta Gares.
- Mañeru bailara: Zirauki, Mañeru, Artazu, Guirguillano y Etxarren (Girgillao)
Iragan historikoaren fruitu den ondare monumentalaren barruan, Arga ibaiaren gaineko zubi erromanikoa nabarmendu behar da, Done Jakue Bidea zeharkatzen duen hiribilduari izena ematen diona. Asmo horrekin eraiki zen XI. mendean, segur aski Mayor andreak, Antso Nagusia erregearen emazteak edo Estefanía andreak, García de Nájera erregearen emazteak, aginduta; eta Eunateko Santa Maria eliza, Donejakue Bideko ederrenetako bat, ibarreko erdigune neuralgikoa dena.
Paisaiaren berezko edertasuna zereal zelaiek osatzen dute, mahatsondoarekin eta olibondoarekin nahastuta.
Hezkuntza, kultura, josteta, kirol, osasun eta gizarte baliabideak
Hezkuntza-baliabideak: Garesen, eskualdeko ikastetxe elebidunaz gain, haurtzaindegi bat dago (0-3 urte) gurasoek kudeatua, baita gure ikastetxean bertan egoitza duen Udalaren Musika Eskola ere.
Kultur baliabideak: Gure herrian eta inguruko hainbat udalerritan liburutegi publikoak, musika bandak, abesbatzak, dantza taldeak, erretiratuen elkarteak eta abar daude. Hainbat kultur gune eta zentro ere badaude, tailerrak, erakusketak eta abar egiteko.
Jolas eta kirol baliabideak: Inguruko herri guztiek kirol instalazioren bat dute: igerilekuak, pilotaleku estaliak, futbol zelaiak, tenis pistak, haur parkeak. Horietan hainbat kirol jarduera egiten dira (txirrindularitza, futbola, pilota…), zenbait klub, elkarte edo taldek koordinatuta.
Osasun baliabideak: Eskualdeko osasun zentroa eta D.Y.A.ren oinarria Garesen daude. Gainerako herriek beren tokiko osasun zentroak dituzte.
Gizarte baliabideak: Duela zenbait urtetik hona, inguru honetan Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateak funtzionatzen duela, eta 4 programa ditu:
- Gizarte Harrera eta Orientazio Programa, herritar guztiei zuzendua, gizarte-zerbitzuen aurrean beharrak dituzten pertsonei esku-hartze soziala edo baliabideetara bideratzea eskainiko diena.
- Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeko programa.
- Lehen Mailako Arretan Gizarteratzeko Programa.
- Lehen Mailako Arretako Haurren eta Familien Arretarako Programa.
Gizarte-eragile horren beste programa batzuk honako hauek dira:
- Kirol Programa.
- Gizarte-Enplegu Babestuko Programa.
- Osasun Prebentzio eta komunitate-sustapenerako programa.
- Larrialdietarako Laguntzen Programa.
- Elikagaien eta arropen bankuko programa.
2019-20 ikasturteaz geroztik, Izarbeibar ingururako hezkuntza-sustatzaile bat dugu, arlo eta erakunde desberdinen arteko bitartekaritza egiteaz arduratzen dena.