Familia agurgarriak:
Ikasturte honetan zehar, Gares eskolako Haur Hezkuntzako ikasleek “FRUTA ETA BARAZKIEN KONTSUMO-PLANGINTZA ESKOLETAN” kanpainan parte hartuko dute.
Plan honetan, Nekazaritza eta Abeltzantza, Osasuna eta Hezkuntza sailak parte hartzen dute, umeen loditasuna eta gaixotasunak ekiditzea, bizitza osasungarria eskola-adin hasieratik, osasunaz gozatuz bultzatzea eta eritasunei aurre egiteko neurriak hartzea helburu bezala izanda.
Kanpaina hau Haur Hezkuntzako ikasleentzat bideratua dago eta urritik azarora 6 aste bitartez eramango da aurrera. Programa urriaren 20ean hasi eta azaroaren 28an bukatuko da.
Fruta eta barazkiak banatzeko hautatu den enpresa (AN. S. Coop.,) da.
10 produktu desberdin eta 18 egunetan zehar banatuko dira.
Produktuak hauexek dira:
Meloia
Golden sagarra
Fuji sagarra
Laranja
Mandarina
Banana
Conferencia udarea
Blanquilla udarea
Gala sagarra
Golden sagarra
Astero hiru frutak emanen zaizkie (astearteetan, ostegunetan eta ostiraletan). Beraz, hiru egun hauetan, haurrek ez dute hamarretakoa ekarri behar.
Astero bitan gutxienez pieza osoak aurkeztuko dira, azal eta guzti, haurrak frutak nutriente eta bitamina guztiekin jaten ohitu daitezen.
Edozein zalantza argitu nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan eskolako telefonora deituz.
Programari buruzko informazioa zabaltzeko, ondoko estekara jo dezakezue:
http://www.alimentacion.es/es/plan_de_consumo_de_frutas_en_las_escuelas/
Agur bero bat.
Zuzendaritza