Familia agurgarriak:
Eskolarako Bideak proiektuarekin jarraituz, zuekin harremanetan jartzen gara, “Aparkatu, oinez ibili, pedalei eragin… /Aparca, camina, pedalea…” jardunaldia berriz proposatzeko.
Aurreko ekainean ekintza honek izan zuen arrakasta eta parte-hartzea kontuan izanda, abenduaren 12an esperientzia hau berriro errepikatzea proposatzen dizuegu.
Ekintza oso erraza da, autobus-geltokira joatean eta etortzean edota eskolan sartzean eta ateratzean kotxea ez hartzea, edo, hartzekotan, gertuko zonalde batean aparkatzean datza, eskolako sarreraino ailegatzea saihestuz.
Horrela umeak oinez edo bizikletaz joan daitezke autobus-geltokira edo eskolara, eta modu berean egin dezakete euren laguntzaileek.
Eskolara sartzea eta ateraratzea errazteko oinez edo bizikletaz egin ahal izateko, Garesetik datozeneei, egun horretan Mena Fundazioaren zonaldean aparkatzea proposatzen dizuegu, eta bide batez, jakinarazten dizuegu Larrandia pasealekua moztuko dela 8:45etatik 9:15etara eta 12:45etatik 13:15etara eskolarako bidea segurua egiteko.
Jarduera honen izena “Aparkatu, oinez ibili, pedalei eragin… /Aparca, camina, pedalea…” da eta “Eskolara Oinez-Caminos Escolares Zona Media” proiektua garatzen ari den hiru tokitan eginen da aldi berean, hain zuzen ere, Barasoainen, Miranda Argan eta Garesen.
Jarduera honen helburua da familiak animatzea eskolara eta autobus-geltokira joateko eta etortzeko ohitura aldatzera, auto-ilarak saihestuz eta ahal den neurrian kotxearen erabilera, 8 urtetik aurrerako umeak bizikletaz edo oinez modu autonomoan eta seguruan ibiltzea bultzatuz.
Jaso agur bero bat.