Ikasleen artean euskararen erabilera bultzatzeko, Euskara Batzordeak EUSKARA TXOKOA izeneko lekua sortu du eskolan.
Hamabostean behin, ikasleek zenbait erronka burutu behar dituzte bertan, hala nola, asmakizunak, bertsoak…
Erronkaz erronka, parte-hartze handiena duten gelen artean Korrikako lekukoa eramatea zozketatuko da. Bestalde, saridunei elkarrizketa bat eginen zaie eta webgune honetan argitaratuko da.
Dagoeneko, hirugarren erronka martxan da!!




