Otsailaren 16 eta 17an eskolako liburutegian ekintza bat burutu genuen ikasleekin. Irakurketarako gogoa lantzeaz gain, haur hezkuntzako txikiei lekua erakutsi genien. A/G ereduko 5. mailako ikasleen laguntzaz paperezko bi zuhaitz erraldoi egin genituen.
Horrela, maila guztietako ikasleek aukeratutako liburuaren hostoa itsatsi zuten beraien irakaslearen laguntzaz. Ekintza honi esker guztien gustu literarioak ezagutu genituen eta liburutegiko batzordetik irakurketaz gozatzen jarraitzera animatzen zaituztegu.