LHko 4. mailako ikasleek Euskal mitologiari buruzko lantxo bat burutu dute eta honekin lotuta Vínculo Etxean dagoen gaiarekin zerikusia duen erakusketa bisitatu zuten apirilaren 6an. Bertan dauden bi artelanen autoreekin -Joakin Etxarte eta Koke Ardaiz- saio bat izan zuten eta haien lanen berri izan zuten. Ikasleek galdetegi bat prestatua eraman eta erantzunak jasotzeko aukera izan zuten.