Familia agurgarriak:
Iada jakingo duzuenez, Foru Agindu bat publikatu da ikastetxeak astelehenetik aurrera itxiko dituenak.
Osasun Kontseilaren Foru Aginduaren bitartez, bihar bidaliko dena, edozein hezkuntza ekintza bertan behera gelditzeko erabakia hartzen da, aurrez-aurreko edozein ikastetxe eta hezkuntza maila, lektiboa zein eskolaz-kanpokoa, publikoak zein pribatuak, zero urtetik unibertsitatea barne, koronabirus egoera eta eboluzioa dela medio.
Neurri honen iraupena hamabost egun naturalekoa izango da, 2020 martxoaren 16tik aurrera zenbatuta, hala ere adostuz gero, epe hau luza daiteke.
Bihar neurri honek ikastetxeetako ikasle arreta ez aurrez-aurrekoa, zerbitzu osagarriak eta irakasle eta ez-irakasle diren langilen gainean izango duen eraginari buruzko argibideak bidaliko dira.
Hezkuntza Departamendutik bihartik aurrera gomendatzen dute ikastetxera ez etortzea, baina familia bakoitzaren esku uzten dira. Ez ohiko egoera bat denez, esktatzen dizuegu ikastetxera ez deitzea zuen seme-alaba eskolara ez bada etortzen, ezingo ditugulako dei hoiek kudeatu.
Berri gehiago ditugunean helaraziko dizkizuegu.
Zuzendaritza taldea