Ostegunean, hilak 24, asanblada egin zen 3. zikloko ikasleen ordezkariekin, patioan sortzen ari ziren gatazkak zirela eta. Batzar horretan ikasgeletako proposamenak ekarri ziren, eta erabakiak hartu ziren jolas-orduan baloien erabilera kudeatzeko. Asanbladaren emaitza oso positiboa izan zen, parte hartu zuten ikasle guztiak oso errespetuzkoak izan ziren eta aktiboki entzun zituzten gainerako geletako proposamenak. Akta sinatuta amaitu zen, eta hartutako erabakiak berrikusteko data bat hitzartu zen.