Gaur, otsailak 15, administrazio publikoan greba egin da eta Gares I.P. bere aldarrikapenekin atxiki da. Ikastetxeko sarreran kontzentrazio bat egin da eta ondoren herriko hainbat kokalekuetara, udaletxeko plazara, pasealekua, osasun zentrora eta bueltan gure eskolan bukatuz. Gure ikastetxearen aldarrikapenak eransten ditugu:
– Ikasturte honetan lanean dagoen irakaslegoaren %70 inguru interinoa da.
– Orientatzaile bakarra 406 ikaslerentzat.
– Baliabide pertsonalen (irakasle, orientatzaile, zaintzaile, administrari) eskasia kalitatezko hezkuntza aurrera eramateko.
– Baliabide pertsonalen gabeziak ikasleen eta irakasleen ongizate emozional eta psikologikoa kaltetzen du, eskolako bizikidetzan eraginez.
– Gehiegizko ratioak eskola gehienetan.
– Burokrazian itota gaude.
– Laguntzazko irakaslegoa faltan Haur Hezkuntzan.
– Lan kargagatik koordinaziorako eta prestakuntzarako denbora falta.
– Administrari bakarra lanaldi erdiarekin soilik.
