1.mailako D ereduko ikasleak Txileri buruzko proiektutxo bat jorratzen gabiltza ingeleran. Hori ala izanik, ihauteri aurretik, Mariela, Ederren ama etorri zitzaigunTxileri buruz hitz egitera. Bere lurraldea izanik bertako kultura ezberdinez hitz egin zigun baita hainbat gauza erakutsi ere. Kultura ezberdin horietatik gehien lantzen ari garenak Maputxeen kultura eta Rapa Nui kultura izanik, haurrek ere sorpresatxo bat prestatu zuten berarentzat, Mapundungun hizkuntzan abestitxo bat abestuz. Oso gustura egon ginen berarekin eta asko ikasi genuen ere bai. Mila esker denagatik Mariela!