Aste honetan Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztiak herrira atera dira herria garbi dagoen ala ez ikusteko. Horretarako, Garbitu Gares eta Izarbeibarko Mankomunitatearen laguntza izan dute. Ikasleek zaborra pilatuta zegoen zenbait gune aurkitu dituzte, eta herria garbi mantentzeko interesa dela eta, lurrean zeuden hondakinak biltzen hasi ziren.









