Aurreko ostegunean, martxoak 2, Paula Remírez ezagutzeko aukera izan genuen, emakume kirolaria hau Taekwondoan aditua da. 5ºA eta 5ºB geletara etorri zen bere kirol munduko esperientzia kontatzera. Lehenik zati teoriko bat egin genuen gelan, zeinetan kirolari esker lortu duen guztia kontatu zigun. Bete duen ametsetako bat Tokio 20’ko Joku Olinpikoetan arbitro moduan parte hartzea izan zen, eta bete duen beste amets berezi bat 2017ko SanFerminetako txupinazioa jaurtitzea izan zen.
Kirolean eduki behar diren balioetaz ere hitz egin zigun eta ondoren praktikan jarri genituen hitzaldiaren 2. zatian. Prestatu zizkigun ariketak tatamian egin genituen, eta arauez gain, kirol honen balioak ikasi ahal izan genituen, hala nola, konpromezua, errespetua, zainketa… Primeran pasa genuen!









