Ekainaren 2an Amets Arzallusen bisita izan genuen. Bertsolaria eta idazlea LH4, LH5 eta LH6-ko ikasleekin egon zen.
LH 5 eta LH6-ko ikasleek bertsolaritza saioak izaten dituzte astero eta Ametsentzako zenbait galdera eta bertso prestatu zituzten.
LH4ko ikasleek aldiz, Ametsek idatzitako “Miñan” izeneko liburua irakurria zuten gelan eta horren inguruko zenbait galdera egin zizkioten.