A/G ereduko erlijioko ikasleok bideo bat egiten aritu gara azaroaren 20a, Haurtzaroaren Egun Unibertsala, ospatzeko.
Gaurko eguna lortutako lorpenak ospatzeko eguna izango da, baina, batez ere, haur behartsuenen egoerari buruzko arreta piztu nahi dugu, haurren eskubideak ezagutzera eman eta adinekoak euren ongizatearen eta garapenaren alde egunez egun lan egitearen garrantziaz kontzientziatu.