Gaurko egunean irakesleok kalera ateratzea erabaki dugu. Gaurkoa aldarrikapen eguna da, zaintzarako eskubide kolektiboa aldarrikatzeko kaleak beteko ditugu. Kalitatezko hezkuntza duin bat eskaintzeko baliabideak behar ditugula aldarrikatu nahi dugu.
Ikastetxeetan bizi dugun egoerak ez du zaintza eta hezkuntza zerbitzu duin bat ahalbidetzen. Besteak beste, pairatzen eta slatzen dugun errealitatea honakoa da:
- Kalitatezko hezkuntza eskaintzeko baliabide pertsonalen eskasia (irakasle, orientatzaile, hezitzaile, administraria…), honek irakasleen ongizate emozional eta psikologikoa kaltetzen duelarik, eskolako bizikidetzan eraginez.
- Lan kargagatik koordinaziorako eta prestakuntzarako denbora falta.
- Ratio altuegiak.
- Interinitate tasa altuegia, honek ikasle zein irakasleentzako dakarren ziurtasun falta eta lan kargarekin.
Hau horrela, eta pairatzen dugun egoera salatuz, gaurko grebaren oinarrian dauden aldarrikapenekin bat egiten dugu.
Laburbilduz, dagokigun hezkuntza eta zaintza papera modu egoki, aberasgarri, osasuntsu eta ziur batean egiteko baliabideak behar ditugu.
ZAINTZAK PLAZARA!! HAUSNARTU DEZAGUN ETA BORROKA DITZAGUN!!