Aurreko asteartean, maiatzak 14, Julio Soto bertsolariarekin tartetxo bat egoteko aukera paregabea izan genuen. Julio 2023ko Nafarroako bertso txapelduna da. LH 4, 5 eta 6.mailako ikasleek bere talentuaz gozatzeko aukera izan zuten, eta bertsolaritza ikastaroan ikasitakoaren erakustaldi bikaina egin zuten berarekin batera. Zoragarria izan zen!