Abenduaren 5ean, ostegunean, euskararen eguna ospatu genuen. D ereduko ikasleek maila desberdinen arteko jokoak egin zituzten lehenengo saioetan eta arratsaldean ikasturte honetako euskararen txokorako logoak sortu zituzten. Patio ondoren, D ereduko eta A ereduko ikasleak herritik atera ziren, fanfarreak lagunduta, hainbat abesti abestera.