Apirilaren 3an, ostegunean, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakook Peru Harri bisitatuko genuen. Iñaki Perurena ezagutu genuen, haurrek lehen nola jolasten zuten azaldu zigun, mendian egin dituen animalien eta pertsonaien pintura guztiak ikusi genituen, harriak jaso genituen eta harri bat katapulta batekin jaurti genuen. Oso ondo pasa genuen!



