Garesko Udalak, Ikastetxe Publikoarekin eta Gurasoen Elkartearekin elkarlanean, ikastetxeko instalazioak behar bezala babesteko hartuko den neurri baten berri eman nahi du.
Azken urtean, eskolak bandalismo-ekintza ugari jasan ditu eskola ordutegitik kanpo, eta horrek kalte materialak eta segurtasun-arazoak eragin ditu. Honen inguruan hainbat neurri hartu arren, hauek ez dira nahikoak izan.
Badakigu jolastokia haurren jolaserako eta sozializaziorako espazio garrantzitsua dela eta horregatik uste dugu garrantzitsua dela eskolako ordutegitik kanpo irekita mantentzea. Hori dela eta, eskola-jarduerarik ez dagoenean instalazioak babesteko eta ikastetxearen integritatea bermatzeko, segurtasun-kamerak jartzea erabaki dugu, eraikin nagusiaren inguruan.
Hurrengoa azpimarratu nahi dugu:
- Kamerak eskola-ordutegitik kanpo baino ez dira martxan egongo.
- Jasotako irudiak Udalarenak baino ez dira izango, eta Udala arduratuko da irudi horiek zaintzeaz eta erabiltzeaz, datuak babesteko indarrean dagoen araudiaren arabera.
- Eskola orduetatik kanpo ikastetxeko segurtasuna zaintzea eta guztiona den espazioa babestea da neurri honen helburua.
Eskerrik asko zuen ulermenagatik eta laguntzagatik. Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan ikastetxeko zuzendaritzarekin edo Udalarekin.–

