Adi, familiak! 🏃♂️🏃♀️
Berotu gihar horiek eta prestatu zapatilak Korrika eskolara iristen delako!
Martxoaren 20an liburuaketa gelak alde batera utzi eta herriko kaleetara aterako gara. 11:30ean, ikasleak pilak kargatuta aterako dira (orden eta alaitasun handiz, noski!) euskararen alde korrika egitera.
Argi gera dadila energia eta birikak soberan ditugula! Kaleetan itxarongo zaituztegu, animatzeko edo txalotzeko.
👟💨 Tipi-tapa, tipi-tapa, KORRIKA! 👟💨

