Heldu den ostiralean, azaroak 22, santa Cecilia musikarien patroiaren eguna ospatuko dugu. Ikasleek Musikako irakasleen laguntzarekin, egun horretarako musika-kontzertua prestatu dute eta atsenaldia bukatu ondoren gozatuko dugu. Eskerrik asko guztiei.
Micaelaren jubilazioa
Joan den ostiralean, urteak eman ondoren, Micaela Larrayoz gure ikastexeko irakaslea jubilatu zen. Zorionak eta ondo izan zuretzat hasten den garai berria.
Jantoki osasungarria
2013ko ekainak 2013/14 “JANTOKI OSASUNGARRIA” LEHIAKETAREN KARTELA. Joan den ekainean lehiaketaren artista irabazleari saria eman zioten. NAHIA LOUk, Garesko Eskolako ikasleak, saria irabazteaz gain jantokirako bost beka ere irabazi zituen 2013-2014 ikasturte osorako. Zorionak Nahia!!!
Obren bukaera
Guraso agurgarriak: Ohar honen bitartez, ESKOLAKO-LANAK, teilatuan egiten ari ziren lanak, Garesko Udalak egindakoak, bukatu direla nabarmendu nahi dizuegu. Beraz, bihartik, urriak 10tik aurrera, Txirrrindulak edo irristak sartu ahal dira eskolara eta txirrindulak gordetzeko aparkalekua erabili daitekela. Eskolako ordutegian patioko zonaldeak adinaren eta ekintzaren arabera banatuko dira. Hala ere, garrantzitsua izango da haurrei nondik sartu […]
Ostiraletako Jantokia
Familia agurgarriok: Kurtsoko ostiraleetan eta apirilaren 16an, asteazkenetan (Aste Santua) jantokia erabili nahi dutenek bere seme-alabak apuntatzeko epea irekita dagoela jakinarazten diegu.