Familia agurgarriak: Ikasturte honetan zehar, Gares eskolako Haur Hezkuntzako ikasleek “FRUTA ETA BARAZKIEN KONTSUMO-PLANGINTZA ESKOLETAN” kanpainan parte hartuko dute. Plan honetan, Nekazaritza eta Abeltzantza, Osasuna eta Hezkuntza sailak parte hartzen dute, umeen loditasuna eta gaixotasunak ekiditzea, bizitza osasungarria eskola-adin hasieratik, osasunaz gozatuz bultzatzea eta eritasunei aurre egiteko neurriak hartzea helburu bezala izanda. Kanpaina hau Haur […]
Zorri kontuetan, hobe aurrea hartzea!
Eskolara itzultzean, gurasoendako eta, jakina, haurrendako ere arazo gogaikarrienetako bat itzultzen da: zorriak. Nahi baduzu gai honi buruz informazio gehiago irakurri (zorriak zer diren, nola ezagutu ditzazkegun, nola kutsatzen diren, nola kendu, nola aurreikusi..) beheko dokumentuan klik egin! Zorri kontuetan, hobe aurrea hartzea!
BERTIZEKO KANPALDIA. Lehen Hezkuntzako 1go eta 2.maila (D EREDUA)
Orain dela hilabete batzuk, Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. mailako euskarako taldeak, Bertizera joan ziren bi egun pasatzera. Egun hauetan bizitako esperientzia isladatu nahian, honelako argazki-aurkezpena prestatu dute.
GARES-CORUMBA PROIEKTUA
CORUMBA ( BRASIL); URRUNEKO HERRIALDE BAT, ERREALITATE EZBERDIN BAT,OZTOPOZ ETA GABEZIZ BETERIKO BIZITZA BAT, EGUNEAN ZEHAR BEHIN BAKARRIK JATEN DUTEN HAURRAK, ELIKADURA FALTA, OSASUNGARRIAK EZ DIREN BALDINTZA HIGIENIKOAK, MAITASUNEZ ETA BALOREZ FALTA DAUDEN NESKA ETA MUTILAK… Eta errealitate hau aurkeztu ondoren, planteatu diegun galdera hau izan da; TA GU, GARESEKO HAURREK, ZER EGIN DEZAKEGU MUNDUKO […]
IKASTURTE BUKAERAKO JAIA
Maiatzak 24 11:00 Azokaren irekitzea (ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara) 12:00 Haurrentzako animazioa: TROKOLO konpainiak antolatuta Zerbitzu Sozilalek eskeinitako emanaldia 14:30 Bazkaria Helduen menua: 8,00€ Haurren menua: 4,00€. 15:30 Haurrentzako ekintzak 19:00 Azokaren itxiera Bazkarian parte hartu nahi duenak maiatzaren 21a baino lehen izena eman eta ordaindu beharko du. Ordainketa, Rural kutxan dugun […]