Datorren ostiralean, otsailaren 28an, Inauterie tako Jaia ospatuko dugu. Hori dela eta, ekitaldira gonbidatzen zaituztegu eta jakinarazten dizuegu aurten “HAUR eta GAZTEENTZAKO PELIKULAK” gaia landuko dugula. Bereziki gonbidatu nahi genituzke egunero gurekin batera laguntzen gaituzten aitona-amonak. EGITARAUA 9:00etatik 10:45etara: Prestaketa eta gosaria ikasgeletan. 10:45etatik aurrera: Ate irekiak ikusleentzat. 11:00etatik aurrera: Inauteriaren hasiera. – Ekitaldia […]
Ihauteriak 2014
Ikasturte hontako Ihauteriak ailegatzen dira, baina ez dago gaizki duela bi urte egindakoa gogoraraztea: [shashin type=”album” id=”39″ size=”medium” crop=”n” columns=”max” caption=”y” order=”date” position=”center”]
Agete deuna
[shashin type=”album” id=”38″ size=”medium” crop=”n” columns=”max” caption=”y” order=”date” position=”center”]
AURREMATRIKULA EPEA HASTEN DA
OTSAILAREN 20tik 26ra Familia agurgarriak: 2011an jaiotako seme-alabak dituzuen guztiei, otsailaren 20tik 26ra 2014-2015 ikasturterako aurrematrikula epea irekiko dela jakinerazi nahi dizuegu. Modu honetan, gure eskola komunitatearen partaide izatera animatu nahi zaituztegu zuen seme-alabak gure eskolan matrikulatuz, ongi etorriak izango baitzarete. Gure ikastetxearen eskaintza hezgarriari buruz, zerbitzuei buruz, burutzen ditugun ekintzei buruz….informazio zehatzagoa […]
Agate deuda
Otsailaren 4an, asteartean, Agate Deuna bezpera dela eta, urtero bezala Garesko Ikastetxe Publikoko haurrak herrian zehar irtengo dira abestera. Hau dela eta, proposatu nahi dizuegu ekintza honetan zuek gurekin batera parte hartzea, kanpora ateraz haurrak entzutera eta nahi izanez gero, gozokiak edo beste zerbait banatuz. Aldez aurretik, eskerrik asko.
Bide Heziketako kanpaina
Dakizuen bezala, duela gutxi Bide-Hezkuntzako aktibitate batzuk egin ditugu Foru Poliziaren parte hartzearekin. Programa honen helburua a) oinezkoak: trafikoaren arriskuak, seinaleak eta irudiak ezagutzeko b) bidaiariak: atzeko eserlekuetan eserita, aulki berezian edota segurtasun gerrikoa jarrita c) gidari-bizikletari: arauak erakutsiz, arriskuak ezagutuz eta kaskoa erabiltzearen beharra irakatsiz ikasleei izateko ezagupenak, jarrerak eta ohiturak ikastea da. [shashin […]