D ereduko 4.mailako ikasleek eskolako ama eta aita baten eskutik, aurrehistorian erabiltzen ziren tresnen inguruko hitzaldia izan dute. Gainera silex nola lantzen zutenaren erakusketa izan dute zuzenean. Oso interesgarria izan da! Mila esker Iñaki eta Raquel!!
Hondakinei buruzko tailerrak
Lehen hezkuntzako ikasleak hondakinei buruzko tailerrak izan dituzte. Tailer hauek egunero sortzen ditugun hondakinak ongi kudeatzeak dute helburu. Horretarako lantegi dibertigarrien bidez, hondakin bakoitzarekin zer egin behar den eta prebentzio, berrerabilpen eta birziklaian oinarrituta daude.
Estereoptipoak apurtzen
Lehen hezkuntzako 1go eta 2. mailakoek, 3. mailako lagun baten hobbia ezagutzeko aukera polita izan dugu. Mutila da eta balleta gustatzen zaio, eta zoragarri ongi egiten du! Bestaldetik, DYAan bolondresez lan egiten dute aita eta ama baten bisita izan dute. Neska edo mutila izateak ez digu ezertan markatu behar zer gauzak egin ahal ditugun, gustokoa […]
Santa Ageda
Santa Ageda eguna ospatu genuen Garesko herritik kantari!!
Lehenengo ziklokoak Iruñera irteera
D ereduko lehenengo eta bigarren mailakoak Iruñeko alde zaharrean egon ginen aurreko asteazkenean. Lehenengo santo domingoko azokan egon ginen, bertako saltzaileei haien labideen inguruan galderak egiten. Baita ere saltzeko dituzten produktuen inguruan erregistro taula batzuk bete genituen. Ondoren, Iruñeko artxibotik pasa eta gero, geltoki zaharreko parkean jolasten egon ginen! Egun paregabea izan zen!!






