Urtero bezala, aurten ere Olentzero eta Pajearen bisita izan dugu eskolan!!! Opariak ekarri dizkugute denok denekin jolasteko!!!! Oso gustora egon gara haiekin eta talde argazkia egin dugu!! Ondoren familiekin herritik kalejira galanta egin dugu eta herrriko plazan asko abestu dugu!! Primeran abestu dugu!! ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!!!
Gabonetako ateak, lehenengo lehiaketa
Jai batzordearen ideia jarraituz, gure ikasle guztiak eskolaren lehenengo Gabonetako argazkien lehiaketan parte hartu dute. Izugarrizko lan politak eta sormen handikoak egin dituzte, hori dela eta, oso zaila izan da ate irabazlea aukeratzea! Saria, aurtengo Gabonetako postalaren irudia izatea izan da! Mila esker guztiei parte hartzeagatik eta gure eskola maitasun handiz dekoratzeagatik!! Zorionak!! ZORIONAK ETA […]
Eskolako txikiak magia egiten dugu!!
Lehenengo hiruhilabeta hontan A/G ereduko 4 eta 5 urteko haurrak magiaren inguruko proiektu batean murgilduta ibili gara. Eskolako lagunei eta familientzako ikuskizun bat prestatzen egon gara. Ikuskizunak arrakasta handia izan dute!! Landutako guztia erakusteko aukera izan dugu!! Oso esperientzia aberasgarria izan da eta asko ikasi dugu!! Hurrengo proiektua hasteko irrikitan gaude!! Ondoren ikuskizunaren argazki batzuk […]
Maridomingi
Gaur sorpresa ederra izan dugu D ereduko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1go eta 2.mailakoak!! Maridomingi etorri zaigu bisitan!! Elkarrekin abesten egon gara eta elkarri gauzak kontatu dizkiogu!! Olentzerorentzat muxu handiak eman dizkiogu!! Eskerrikasko Maridomingi!!!
Pedro Duquerekin planetarioan
A/G ereduko 5. mailako ikasleek, Iruñako planetarioan Pedro Duque ezagutzeko aukera izan zuten. Bertan astronauta bezala izandako esperientzia kontatu zien. Berria, Diario de Navarra egunkarian atera da ere! Abenduaren 11 astearteko egunkarian.
Lantziegora bisita
D ereduko 2. zikloko ikasleok Lantziegora ateraldia egin genuen. Bertan, olioa lehen eta orain nola egiten den ikusi genuen. Bertako udaletxearen dolarea eta ardotegia ikusi genituen. Ondoren, Erroiz dolarea ikusi genuen, bidetik, Aitor musikalariaren etxetik pasata. Primeran pasa genuen!!






