Pasaden astean, 2. zikloko D ereduko ikasleak kanpaldian egon ginen. Etxarrin hiru egun pasa genituen. Nahiz eta euria eta elurra egin, primeran pasa zuten hango paisaia ikusten eta jarduerak egiten.
Herri Kirolak
Nafarroako Herri Kirolen Federazioak oparitu zigun materialari esker (irailean izan genuen ikuskizun eta praktika egun horren ondoren), azkeneko egun hauetan material horrekin eta Herri Kirolen praktikarekin asko disfrutatu dugu. Ze polita izango litzateke Garesen Herri Kirolak praktikatzeko talde bat bultzatzea…!
Irakasgai berria, espazio hezgarri berriak, material berriak…
D ereduko 1go mailako ikasleak gauza berri asko ezagutzen ari gara Lehen hezkuntzako etapa berri honetan. Irakasgai berriak ezagutzen ari gara, besteen artean Heziketa Fisikoa, baita polikiroldegian egoteko modu berri bat ere. Jausgailua berria da guretzat ere! Zeinen ondo pasatzen dugun!
Noaingo zentzumenen parkera ateraldia
D ereduko 4 eta 5 urtekoak Noaingo zentzumen parkera joan gara bisitan! Zoragarri pasa dugu hango usainak, zaporeak probatzen, ukimena ere erabilgarri izan dugu hango parkean! Primeran pasa dugu!
Badator Halloween!!
Badator Halloween!! Halloween is coming….
Zentzumenak lantzen
A/G ereduko 3. mailako ikasleak zentzumenak lantzen ari garela, ukimenaren garrantzia ezagutzeko dinamika polita egin dugu. Bikoteka, kutxa baten barruan zegoena asmatu behar dugu, bakarrik gure ukimenaren zentzumenaz baliatuz. Azkenik, , denon artean, ikusmena erabili gabe, nola sentitzen garen inguruan hitz egindugu.






