Gaur, otsailak 28, Herri Inauteriak ospatu ditugu gurean. Txatxoak, Zipoteroak, Galtzagorriak, Mamuxarroak, Lamiak, Kaskaboboak eta Kaldereroak herriko kaleetan barna ibili dira, eta hamaiketakoa hartu ostean, Mielotxin erre dugu. Irudi eta bideo guztiak argazki galerian dituzue.
El temazo de 4ºEP
Neguko oporretatik bueltan hasi ginen Jazz estiloa lantzen. Lan handia egin dugu bi abesti hauek ikasten, espero dugu zuen gustokoa izatea. Oraingoan kontzertu moduan.
3º EP IRRATI SAIOA
Gaur A-G ereduko 3ºEP gelakoak izan dira irrati saioaren arduradunak.
LH 2B D eredua IRRATI SAIOA
Gaur D ereduko LH 2B gelakoak izan dira irrati saioaren arduradunak.
Papiroflexia 6ºEP
6. mailako A-G ereduko neskek eta mutilek papiroflexia tailerra egin dute, eta kolorez betetako portale bat sortu dute… Nork esan zuen beharrezkoa zela bat erostea sortu dezakegunean? Asko gozatu dute eta ziur animatzen direla teknika honi buruz gehiago ikastera.
VINCULO ETXERA BISITA
Gaur goizean, A/G ereduko eta D ereduko 1. mailako ikasleak “Vinculo Etxe”-ra joan gara arte taller batean parte hartzera. Iluntasunari buruzko artelan bat ikusi dugu eta gero, karbonzilloz egindako marrazki baten bidez gure beldurren inguruan aritu gara. Primeran pasa dugu!