Gaur Diana Cabrera eskolara etorri da , Oses Construcción Ardoi saskibaloi taldeko eta Argentinako selekzioko jokalaria. Klase teoriko bat eta saskibaloiko jarduerak egin ditugu gaztelerazko LH5eko ikasleekin. Eskerrik asko
Eguneratua ESKOLA JARDUNALDI ALDAKETARI BURUZKO FAMILIENTZAKO BILERA INFORMATIBOAREN AURKEZPENA
Otsailak 5ean eskolan burutu zen familientzako bilera informatiboan erabilitako aurkezpena argitaratzen dugu, bertan eskola jardunaldi aldaketari buruzko informazioa azaltzen da, bozkatuko diren bi jardunaldien inguruan, jardunaldi jarraia eta zatitua eta sortutako zalantzen inguruko aklarazioak partekatuko ditugu, Eguneratuak 12-15 orrialdeak.
A/G EREDUKO 6ºB GELAKO IRRATSAIOA
Este viernes los encargados de la sesión de radio han sido las alumnas y alumnos de 6ºB EP.
Santa Ageda
Gaur ikastetxean Santa Ageda bezpera ospatu dugu, otsailaren 4an herriko plazan 12:00etan ospatuko dena.
Familiak eskolan
Atzo 3.mailako ikasleak haien ereduarteko saioetan inauterietako mozorroa prestatu zuten haien gurasoekin batera. Datorren astean berriro ere familiak etorriko dira mozorroa bukatzen laguntzera. Asmatzen duzue zertaz mozorrotuko diren?






