Hemen duzue iazko ikasturte bukaeran banatuta eskuorria, bertan eskolako oinarrizko antolakuntza, informazioa eta jarduerak bilduta daude.
Batzen gaituzten hitzak
Dagoeneko hasi gara iaz ikasturte bukaeran aurkeztutako eskolako oinarriak martxan jartzen. Eskolako elkarbizitza hobetzeko ekintza nagusia BATZEN GAITUZTEN HITZAK DA. Ekintza hau erronka batzuk aurrera eramatean datza (asteka, hilabeteka…). Hurrengo erronken jarraipena etxetik egitera gonbidatzen zaituztegu. Lehendabiziko erronka gelako agurra sortzea izan da, talde kohesioa bultzatzeko, eta bigarrena beste gela bateko ikasleei gure agurra erakustean […]
URTEBETETZEEN TXOKOA
Ikastetxeko sarreran asteko urtebetetzeak jartzen ditugu, ikasleak zein irakasleak betetzen dituzten pertsona guztiak zoriontzeko.
Paleoli aroa Eskolara heldu da
Pasadan urriaren 30ean,Iñaki eta Rakel eskolara gerturatu ziren Paleolito garaian gizakiek silexanola lantzen zuten erakustera. Garai horretako hainbat herraminta erakutzi zizkiguten, makilez eginak, harriz egindakoak, eta animalien hezur handiekin eginak, orkatz eta oreinen adarrez. Herramienta ezberdinak egiteko teknika ezberdinak erakutsi zizkiguten kolpez eginiko herramienta handi eta sinpleak, zein presioez egindako gezien buru txikiak. […]






