“Zubi Jasangarriak Ehunduz” proiektuari lotuta, HH3Bkoek papera birziklatu dute. Bideo honetan, nola egin duten ikus daiteke.
Garesko kaleak garbitzen
Joan den ostiralean, apirilaren 21ean, “Zubi Jasangarriak Ehuntzen” proiektuari lotuta, D ereduko 1. mailako ikasleak Garesko kaleak garbitzera atera ziren.
Uxue Astizen esperimentua”Kolorezko ortzadarra” LH1
Kaixo! Honakoan, Uxue Astizen esperimentua ikusteko aukera duzue. “Kolorezko ortzadarra” deitzen da. Oso emaitza polita eta bisuala ateratzen da eta gainera primeran azaltzen digu nola egin! Mila esker Uxue!
Lander Expositoren esperimentuaren “Lakasitoak”
Lander Expositok egin digun esperimentuaren bideoa dugu hemen, “Lakasitoak” deitzen da. Oso erraza da egiteko eta primeran azaltzen digu nola egin! Oso bisuala eta polita da! Animatu zaitezte etxean egitera!! Mila esker Lander!!
Irune Boadaren esperimentua “koloreetako eztanda”
Hemen duzue Irune Boadak egindako esperimentua, “Koloreetako eztanda” deitzen da. Oso esperimentu ikusgarri da eta oso erraz egiten da, gainera primeran azaltzen digu. Mila esker Irune!!!






