“Zubi Jasangarriak Ehuntzen” proiektuarekin jarraituz, Lehen Hezkuntzako 2. eta 6. mailako ikasle guztiek Garesko garbigunea bisitatu zuten apirilaren 19an.
BADUT IPUIN KONTALARIA
Apirilaren 5ean, Badut taldearen ipuin kontaketak izan genituen ikastetxean. A/G eta D ereduko Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleak eta A/G ereduko LHko 1. eta 2. zikloko ikasleak izan ziren saio horietaz gozatu ahal izan zutenak.
Ainara Astizen esperimentua
Ainara Astizek egindako esperimentuaren bideoa duzue hemen. Ikusiko duzue zeinen ondo egiten duen!! Arrautza botilan du izena eta primeran dago!! Etxean egitera animatzen zaituztegu!! Eskerrik asko Ainara!
NEREA LOIOLA IDAZLEAREKIN TOPAKETA
Aurreko ostegunean zortea izan genuen Nerea Loiola idazlea LH3 eta LH4ko ikasleekin egon zelako. “Harri bat poltsikoan” irakurri duten liburua sinatuta izateaz gain, zituzten bitxikeria guztiez galdetu ahal izan zioten.
GIZA ESKUBIDEAK 4º EP
Balioen eta gizarte-zientzien irakasgaiaren artean, giza eskubideak landu ditugu; gai gisa, ikasleek bideo bat eta mural bat egin dituzte, eta gelan jarri ditugu.
AZKOIENGO BIRTZIKLAPEN INSTALAZIOA
“Zubi jasangarriak ehuntzen” proiektuarekin jarraituz, joan den asteazkenean, martxoaren 22an, LHko 2. mailako ikasleak Azkoiengo birtziklapen instalazioa bisitatzen aritu ziren.






