D ereduko 1. eta 2. mailako ikasleek Irisarrilandera joan dira 2 egunez. Abentura asko bizi dituzte eta primeran pasa dute!!
LH 6ko IKASLEEN IRRATSAIOA
Ostiral honetako, maiatzak 10, irrati saioaren arduradunak LH 6ko ikasleak izan dira.
LH3ko IKASLEEN ANTZEZLANA
Atzo, LH3ko ikasleek azken hilabeteetan landu dituzten antzezlanak antzeztu zituzten. Familiak, psikomotrizitate gelara, antzerkia ikustera joateko aukera izan zuten eta antzezlanetaz izugarri disfrutatu zuten.
ADIMEN EMOZIONALA
D ereduko familia bat, Lehen Hezkuntzako 2. eta 4. mailetara etorri zen adimen emozionalari buruzko tailer batzuk egitera, eta bideo hau erabili zuen. Ikustera animatzen zaituztegu! Ziur norbait ezagutuko duzuela…
LH4KO IKASLEEN ANTZEZLANA
Ostiralean, maiatzak 3, LH4ko ikasleek azken hilabeteetan landu dituzten antzezlanak antzeztu zituzten. Familiak, psikomotrizitate gelara, antzerkia ikustera joateko aukera izan zuten.
Odile Arzozek irabazi du Tdiferencia Literatur Lehiaketa
Odile Arzoz, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak irabazi zuen Tdiferencia literatur lehiaketa. Sari gisa, A/G ereduko ikasleek, eskola jazarpenaren aurkako Tdiferencia-ren antzezlan bat ikusteko aukera izan zuten.