Aurten APYMA-k eta Udaletxeko Hezkuntza Zinegotzitik eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen laguntzaz jostailu bilketa bat egin nahi dugu.
Jostailuen bilketa, ¿ME DEJAS JUGAR?/UTZIKO DIDAZU JOLASTEN?
Urtero data hauetan ume gehienek jostailu asko eta asko jasotzen dituzte. Jostailu horietako asko azkenean armairu batean gelditzen dira abandonaturik, jadanik dibertigarriak ez direlako edo beste jostailu batek ordezkatu dituelako.
Baina gure inguruko beste ume askok ezin dute jostailu horiekin gozatu eta disfrutatu, bere sormena ez dute erabiltzen eta ume izatea ezinezkoa dute.
Horregatik kanpaina hau sortu dugu.
Beti egoera onean dauden jostailuak eman: jostailu apurtuak edo egoera txarrean daudenak ematea ez da kontua. Erabiltzen ez diren jostailuak nahi ditugu, funtzionatzen dutenak eta egoera apropos batean daudenak.
Jostailuen bilketa ondorengo lekuetan egingo da Abenduaren 20a arte:
- 0-3 urte bitarteko Haur eskola
- Eskualdeko Eskola Publikoa
- Udaletxea
Abenduaren 17 eta 18ko arratsaldeetarako bolondresak behar dira donazioak sailkatu eta antolatzeko.