Atzo “Eskolara Oinez”eko aurkezpena egin zen eskolako psikomotrizitate gelan. Zenbait famili eta irakaslek hartu zuten parte.
APYMAk hasiera emanez (Ixone Esquíroz), Estherrek, Partzuergoko arduradunak jarraitu zuen. Eta azkenik, eskolako zuzendariak (Virginia González) eta Hezkuntza eta Kultura Zinegotziak (Aritz Azkona) bukaera eman zioten.
(“Entreto2″eko argazkiak)



