A ereduko euskarako gelan badugu baratze txiki bat eta 4., 5. eta 6. mailako ikasleak oso ongi lantzen eta zaintzen ari gara, interes handiz, eta bereziki, maitasun eta ilusio handiz!
Lehenik, lurra prest utzi genuen…
Gero, etxetik ekarritako haziak landatu genituen, eta haien izenekin txarteltxoak egin eta jarri genituen (hiztegian begiratu behar izan genituen hitz batzuk :)).
Eta egun batzuk pasa eta gero, lehenbiziko kimuak ikusi genituen eta… nolako ilusioa sentitu genuen!
Hala ere, inauterietako astean bakarrik utzi behar izan genituen…
Baina eskolara itzuli ginenean, hortxe zeuden, oporretan joan aurretik zeuden baino askoz ere handiago!!
Orain, eskolako baratzera eraman bitartean, zaintzen jarraitu behar dugu…