5. eta 6. mailako ikasle eta irakasleekin batera autobusean montatu ginen. Egun zoragarria izan genuen; negua zen arren, bero zen eta eguzkia zegoen.
Artaxoara iritsi ginen 2016ko uda bukaeran erre zen mendian zuhaitzak landatzeko gogoz. Hau nola egin azaldu eta izeiak, sasiarrosak edota gereziondoak landatzeko aukera eman ziguten.
Bikote bakoitzari aitzur bana eman ziguten, eta horrekin zulo bat egin behar izan genuen bertan zuhaitza landatzeko.