Jatetxea SERUNIÓNeko proiektu bat da. Honen bidez, ikasleei jatetxe batean bete beharreko arauak irakasten saiatzen gara.
12 lagunek, gehienez ere, bazkaltzen dute bertan. Zizka-mizka, edari eta postre bereziak dituzte. Jarduera hau eskolako sukaldean egiten da. Halako talde txikia egonik, oso lasai bazkaltzen dute, erlaxatuta, zaratarik gabe, eta hori dela eta, lasaitasun osoz arauak zeintzuk diren azaltzea oso erraza da. Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila bitarteko ikasleekin egiten da.