Bost urteko ikasleek kooperazioa eta elkartasuna landu dute “Nola dastatu ilargia?” izeneko ipuinaren bitartez eta gure proiektuarekin lotzeko aprobetxatu dugu.
Hori dela eta, lehenbiziko hiruhilabetean 4. mailako ikasle batzuekin ipuina irakurri eta landu genuen. Honen ondotik, berridatzi eta guk egindako txotxongiloak erabiliz, antzeztu genuen. Eta nola ez, ilargia protagonista izanik.