Martxoaren 28an Seruniónek Mexikon oinarritutako jardunaldi gastronomikoa antolatu zuen. Menua – Natxoak guakamole, tomate eta jalapeño saltsekin. – Entsalada – Burritoak – Limoi tarta Jantokian lan egiten dugunoi mozorrotzea eta rantxerak jartzea bururatu zitzaigun eguna giro ederrean pasatzeko. Hala izan zen, eta ausartenek dantza egin zuten… … eta batzuk mikroa hartzera ere ausartu ziren!! Oso egun berezia izan zen, ikasle zein langileek benetan ongi pasa genuen eguna!!