Iritsi da Korrika Garesera eta eskolan ospatu nahi izan dugu!! Lehenengo orduan denon artean egindako Korrikako bideoklipa ikusteko aukera izan dugu. Zein polita!! Mila esker Euskara Batzordea osatzen duten irakasleei egindako lan eta esfortzuagatik! Honen ondotik, Guraso Elkarteak prestatutako txokolatea eta bizkotxoak jan ditugu, oso giro ederrean!! Mila esker Guraso Elkarteari ere!! Eta indarrez eta ilusioz beteta, Haur Hezkuntzako neska eta mutilek Korrika Txikia ospatu dugu eskolan… …eta Lehen Hezkuntzako ikasleak Korrika pasako den ibilbidea aldera joan gara! Horrela bete dugu gure herriko zubia!! Hamaika Telebista ere han izan dugu… Bideoa ikusi Ikasleak eta irakasleak prest eta lekukoa eraman behar duten lau ikasleak ere prest… IRITSI DA KORRIKA GARESERA!! Bideoa ikusi Garesetik, Korrika zuzenean.