Lau egunez irakurketaren inguruko jarduerak landu eta gero, bukatu da Garesko eskolako Liburuaren 2. Astea.
Astelehenean hasi ginen, apirilaren 24an, Ana Artazcozen resilientziari buruzko hitzaldiarekin. Arratsaldean plastika tailerra egin genuen, eta gela bakoitzean mural bat sortu zuten.
Astearte arratsaldean ikasgeletan taldeka banatu ziren ikasleak eta jarduera diferenteak egin zituzten.
Asteazken arratsaldean zenbait guraso bisitan etorri zitzaizkigun eta ipuinak irakurri zituzten, kantatu zuten… Zenbait irakaslek ere ikasgeletan irakurri zuten.
Eta gaur Liburuaren Asteari bukaera eman diogu Ana Artazcozen bigarren hitzaldiarekin…
…eta arratsaldez denon arteko irakurketa landu dugu ikasle helduenek gaztetxoenei ipuinak irakurriz (eta antzeztuz).
Eskolako pasilloak liburuz eta irakurketaz bete dira, zein polita!