Gaur gure 6. mailako ikasleek jantokian bazkalduko duten azken eguna da… Eta bide batez, jantokiko langile den Enriquetari ere sorpresa txiki bat egin diogu, jubilatzen baita. Zorte on, Enriqueta! MILA ESKER, BIHOTZ-BIHOTZEZ!!
Musika Eskolako kontzertua
Atzo arratsaldean Musika Eskolak prestatutako kontzertua izan genuen eskolan. Ikasle eta ikasle ohiek hartu zuten parte. Oso-oso ongi, artistak!!
Aitona-amonen eguna
Ekainaren 2an, goizeko 11:30ean, gure ikasleen aitona-amona guztiak gonbidatuak zaudete eskolan ospatuko dugun “Aitona-amonen eguna”-ra ANIMA ZAITEZTE!! Zuen esperoan egonen gara…
Haur eskola etorri zaigu bisitan!!
Gaur Gareseko Haur Eskolako umeak etorri zaizkigu bisitan. Haur Hezkuntzako 1. mailako ikasleekin gosaldu… …eta elkarrekin jolastu dira. Mila esker zuen bisitagatik!!
Euskaraokea
Maiatzaren 19an, ostirala, Euskara Batzordeak antolatutako azken erronkan egindako lana praktikan jarri genuen… EUSKARAOKEA!! A eta D ereduetako ikasleek kantatu zuten. Aktuazioen ondotik, eta epaimahaiak azken erabakiak hartzen zituen bitartean, irakasleek kantatu zuten ikasleek dantza egiten zuten bitartean. Talde guztiek irabazi zuten, hortaz ikasgela guztiek izan zuten saria. Oso besta polita izan zen eta denok izugarri […]
Ibaiko “beste” arrainak
Maiatzaren 15ean, astelehena, gure eskolan Ibaiko “beste” arrainak erakusketaren aurkezpena izan genuen. Óscar Rubiok, Ingurugiro eta Hondakin zerbitzuko arduradunak, hasiera eman zion aurkezpenari, eta Aragón-Irurtia familiak jarraitu zuen haiek sortutako ipuina irakurriz. Virginia Gonzálezek (eskolako zuzendaria), Sabina Garcíak (Izarbeibarko Mankomunitateko Lehendakaria) eta Mankomunitateko Zuzendariak ere aurkezpenean parte hartu zuten. Erakusketa bi egunez izan genuen eskolan. Benetan […]