Maiatzaren 19an, ostirala, Euskara Batzordeak antolatutako azken erronkan egindako lana praktikan jarri genuen… EUSKARAOKEA!! A eta D ereduetako ikasleek kantatu zuten. Aktuazioen ondotik, eta epaimahaiak azken erabakiak hartzen zituen bitartean, irakasleek kantatu zuten ikasleek dantza egiten zuten bitartean. Talde guztiek irabazi zuten, hortaz ikasgela guztiek izan zuten saria. Oso besta polita izan zen eta denok izugarri disfrutatu genuen. Mila esker Euskara Batzordeari egin duen lanarengatik!!