Pasa den ostiralean, ekainaren 2an, Aitona-amonen Eguna ospatu genuen eskolan. Egunero egiten duten lana eskertu nahi izan genien. Lehenbizi, denon txalo bero eta erraldoi baten ondotik, 6. mailako bi ikaslek oso testu hunkigarria irakurri zuten. Gero, musika, dantza eta olerkiak entzun eta ikusi genituen… Eta azkenik, hamaiketakoa… …bilobek eta aitona-amonek elkarrekin tartetxo atseginaz disfrutatu ahal izateko: AITONA-AMONAK, MILA ESKER BIHOTZ-BIHOTZEZ!!