Maiatzaren 24 eta 25ean, LH 1. eta 2. mailako ikasle eta irakasleak Ataunera joan ginen kanpaldira.
Bertan hainbat jarduera egin genituen: goizean, Barandiaranen museoa ikusi, hirin-errota martxan ikusi, mitologia tailerra egin eta pertsonaia mitologikoen antzerkia ikusi genuen.
Zeinen ongi!! San Martin Txiki eta Torto guregana etorri ziren!!
Arratsaldean, urez betetako puxikekin jolasean ibili eta gero, arkeologia museora joan ginen.
A zer gauza ederrak aurkitu genituen!!
Lizarrustiko aterpetxean lo egin ondoren, Lareoko urtegia ezagutzera joan ginen eta kobazulo batean sartu ginen. Linternak itzaltzen ere ausartu ginen!!
Lareoko ibilaldiaren ondoren, bazkaldu eta autobusa hartu genuen.