Iraileko hilabetea pasa eta gero, non berriro elkar topatu gara, gure irakasle berriak ezagutu ditugu eta gure gelako arau berriak ikasteko denbora izan dugu, kurtsoaren lehenengo proiektuan murgiltzen hasiak gara.
4 eta 5 urtekoak elkarrekin lan egingo dugula erabaki dugu. Eta zein proiektua landuko dugun aukeratzeko kartoizko zilindroak dekoratuz gure botoak prestatu ditugu, “bozketa papera” moduan.
Ondoren klase bakoitzean zer gaiak landu nahi ditugun eztabaidatu dugu, eta zilindroak makil luzeetan sartuz bozkatzera pasa dugu. Zilindro gehien zituen makilaren gaiak irabazi dutelarik.
4 urtekoek magia eta 5 urtekoek behiak, zezenak eta minotaurioak bozkatu ditugu.
Baina denon arteko azken erabakia falta zen. Horretarako, denak gela batean bildu gara eta bi gai hauen artean bozkatu dugu. Azkeneko emaitza izan zen … MAGIA.
Beraz, hau izango da hemendik aurrera landuko dugun gaia.
Haurrak oso motivatuak egon dira bozketa prozesu guztian zehar eta erraz ikusi ahal izan dute zeintzuk ziren gehien bozkatzen ziren gaiak.