Berriro ikasturteari agurra emateko momentua iritsi da… Jolas dibertigarriak, aurpegiak margotzen, hamaiketako bereziekin… ospatu dugu! Behar den bezala! eta… Primeran pasa dugu Oso ondo pasa udan! Irailan berriz elkar ikusiko dugu!!
6. mailakoen agurra
Urtero bezala 6. mailako ikasleen agurra egitea tokatzen da Haien dantzekin primeran pasa genuen. Irailan bide berri bat hasiko duzue eta esperientzia asko biziko dituzue Nola joan zareten hazten ikustea zoragarria izan da. Zorte on bizitzan! Beti bihotzean eramango zaituztegu!
D ereduko 5. mailakoen azkeneko esperimetua
Gaur zientzietako azkeneko esperimentua egin dugu, eta… sua erabili dugu! Dena kontrolpean dugu, beti bezala, baina oraingoan 5 zentzumenak jarri ditugu. Esperimentu honek erakutsi digu suak goraka doan haize korronte bat sortzen duela, espirala mugiarazten duenak. Hau da aurten sortu dugun errezeten liburua eta datorren kurtsoan gehitzen joango dela espero dugu BIDEOA
Landareen nutrizioaren inguruko bideoa
D ereduko ikaslegoa landareen nutrizioaren prozesua ikasi dugu eta bideo bat egitera animatu gara. Pixka bat urduri geunden, eta nahiz eta oso ongi jakin pixkat trompatu gara, landareek Oxígenoa hartzen dute eta Karbono dioxidoa botatzen dute (fotosintesiaren kontrakoa).
Aiton-amonen eguna
Gaur ilusio handiz aiton-amonen eguna ospatu dugu gure eskolan Horretarako gure ikaslegoa aurreko egunak dena prestatzen egon da: ongietorrien txartelak, dantzak, abestiak, poemak… Oso ongi zaintzen gaituzue, eta dena gutxi da zuen maitasun guztia eskertzeko. Zuen esperientzia gure bidea da… Zuen egun hunkigarri eta polita pasa dugu! Mila esker etortzeagatik! AITON-AMONAK MAITE ZAITUZTEGU!! Noski, mila […]
Eskolako baratza
Eskolako baratza martxan jarri dugu. Aurten barazki ezberdinak landatu ditugu, tipulak, azenarioak, litxuak, ,marrubiak, zerbak, borraia…. Osasuntsu eta fuerte hazteko! Oso gustokoa dugu gure eskolako baratza!