Duela aste batzuk, gure gelan Afrikaren inguruan gauzak jakin nahi genituela erabaki genuen: nolakoa den Afrika, zer animaliak dauden, nolakoa den hango paisaia, nola bizi den hango jendea…
Informazioa bilatzen hasi ginenean, han TRIBU ezberdinak bizi direla ikusi genuen! Sabanan, oihanean, basamortuan… Oso interesgarria iruditu zitzaigun eta gure gelako tribua sortu nahi genuela erabaki genuen! Horrela, “TIPPIYUSUFU TRIBUA” izango ginela adostu genuen! Honekin lotuta gure etxe txokoa, gure trubuaren etxolan bihurtu nahi genuela ideia ona iruditu zitzaigun eta lanean jarri ginen!!
Hemen uzten dizkizuegu gure teilatua egiteko prestatzen hasi garen hostoen prozesua… Marrazkia egin, pintzelekin margotzen hasi eta eskuekin margotzen bukatu genuen!!
Ezin duzue imaginatu zeinen ongi pasa genuen!!