D ereduko lehenengo eta bigarren mailakoak Iruñeko alde zaharrean egon ginen aurreko asteazkenean.
Lehenengo santo domingoko azokan egon ginen, bertako saltzaileei haien labideen inguruan galderak egiten. Baita ere saltzeko dituzten produktuen inguruan erregistro taula batzuk bete genituen.
Ondoren, Iruñeko artxibotik pasa eta gero, geltoki zaharreko parkean jolasten egon ginen!
Egun paregabea izan zen!!
